Planik ez ostegunerako? Zer iruditzen zaizue Clara Campoamor zentro zibikora bagoaz klima aldaketari buruzko dokumental bat ikustera, euskaraz?

Madman Filmsen film luze dokumentala da, krisi klimatikoak ozeanoen bizitzan dituen ondorioak jorratzen dituena.
Azken 40 urteetan itsas bizitzaren erdia galdu da, eta 2050ean plastiko gehiago egongo da itsasoan arrainak baino. ‘Blue’ren protagonistak habitat horren kontserbazioaren alde borrokatzen diren pertsona sutsuak dira, eta herritarrei gogorarazten diete orain dela jarduteko unea.

  • Urriak 24 (osteguna)
  • 19:00h
  • Clara Campoamor z.z.
  • Ahotsak, euskaraz (gaztelaniazko azpidatziekin)
  • Sarrera librea lekua bete arte

Ikusi trailerra hemen!! BLUE dokumentalaren trailerra