Barakaldoko AEK-k, San Bizente auzoko Jai Batzordearekin batera, Korrikaren aurkezpena antolatu du jaien barruan.

?Urtarrilak 25, asteazkena
  • 19:00etan
  • Gran Parada tabernan, San Bizente kalean
?
Korrikaren gainerako xehetasun guztiak (egutegia, ordutegiak, bitxikeriak, laguntzeko moduak), photo call-a, korrika-kanta eta askaria.
?
Gainera, Hala Dzipoko musikariek luntxa girotuko dute. Jai giroan ospatuko dugu 20. Korrika gero eta hurbilago dugula.