Lan bila zabiltza? Adi, beraz!!
Barakaldoko Udalaren Enplegu planaren babesean euskaraz lan egiteko 6 lanpostu eskainiko dira aste honetan:
- Barakaldo Euskaraz web gunearen dinamizatzaile 1
- Gazteria arloko web guneen dinamizatzaile 1
- 2 aisialdi begirale
- 2 itzultzaile-zuzentzaile
Emakumezkoak kontratatuko dira eta nahitaezko baldintza izango da Lanbiden izena emanda egotea; beraz, ez galdu aukera. Eta Lanbiden izena emanda ez bazaude, egizu gaur bertan!!!