Naturgelako gure lagunek maiatzeko ekitaldien kartela aurkeztu dute eta, ohi bezala, familian gozatzeko tailer bat antolatu dute.

Hilabete honetan, birziklatutako lorontziak egitea izango da helburua. Zure eskuekin lorontzi eder batzuk nola egin erakutsiko dizuete. Gainera, birziklatutako materialekin!

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Beraz, eman izena lehenbailehen!

  • Birziklatutako lorontziak (Euskaraz)
    • Maiatzak 2, 11:30
    • Maiatzak 10, 16:00