DyAEPPcX0AAK2tx

 

21. KORRIKA 2018ko azaroan aurkeztu genuela aprobetxatuz, euskara batuaren?50. urteurrena dela baliatuz, eta Txillardegik merezitako omenaldia behar duelakoan, 21.Korrikan Txillardegi omentzeko proposamena dakargu; egundoko lana egin zuelako, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogulako. Ezin da esan hori baino gehiago.

Euskararen historian, bada gauza bat oinarrizkoa, beste guztiak baino garrantzizkoagoa, eta hori estandarra sortu izana da: Euskara batua.

  • Eguna:?Otsailak 9
  • Lekua:?Musikene, Donostia.
  • Ordua:?19.00

(Ekitaldia doakoa da. Gonbidapenak ekitaldiak@korrika.eus helbidean)