Egilea: Kepa Errasti
Gutunak: I?igo Legorburu
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Antzezleak:?Nerea Ariznabarreta, Kepa Errasti
Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.
Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute: ez dute igorlerik.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
Postdatarik gabeko gutunak?Xake Produkzioak taldearen laugarren ikuskizuna da. Oraingo honetan obrak badu berezitasun bat: denbora errealean gertatzen da, eta, gainera, konpainiaren lanen berezko sentimendu eta umorearen nahasketa mantentzen du.
Non? Barakaldo Antzokia
Noiz? Urtarrilak 12, 20:00