Ibarrekolandako Batxilergo artistikoaren ikasleak Joseba Sarrionandiaren unibertsoan murgildu dira eta sormen lan ikusgarri bat ondu dute. Teatroa, dantza, poesia, musika? uztartuko dituzte eszenan. Iurretako poeta bera ere izango da gazte haien artean.?

Nor da poeta heldu berria? Nondik dator? Zerk ekarri du bueltan? Badago joan zena etorri egin dela esaterik ala oraindik ere joanean dabil? Badago inoiz itzultzerik? Zer dakar bere poltsiko zulatuetan? Non egon da? Nola egon zitekeen han hona nahi zuena? Zein izan da bere bidaia? Zerk bultzatu zuen joatera? Zergatik? Zein da bere jatorria? Badu aberririk ala ez den herrialde baten kartografoa da? Zein da darabilen hizkuntza mendre hori? Hizkuntza horretan ba al da esna-kantarik?

Nor da heldu berria? Oraingo hau al da orduko hura? Eta gu? Bagara ginena?? Bagara ginenak? Ikusten duena da gogoratzen zuena? Zer du gogoan poetak? Eta guk, zer dugu guk gogoan? Zer oroitzen dugu? Akordatzen gara ala akordatu barik bizi gara? Ba al gara ezer oroimenaz besterik??

Ikuskariaren soinu banda osatzeko?E?aut Elorrieta, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Mikel Laboa, Xendarineko ahizpak, Hiru Leike, I?igo Muguruza, Andoni Basterretxearen? kantak erabili dituzte.

 

  • Apirilak 12 – ostirala
  • 19:15
  • Clara Campoamor z.z.