Seme-alabekin euskaraz hitz egiten duzu? Garrantzitsua al da familian euskara erabiltzea?
Gaur egun ume gehienek euskaraz egiten dute euren ikasketa prozesua (B edo D ereduan). Horrek esan nahi du euskara eskolan ikasiko dutela; baina, honekin nahikoa ote da?
Hizkuntza bat erraz ikasi ahal dugu (denok ikasi ditugu hizkuntzak: euskara, ingelesa…); baina hizkuntzak erabiltzen ez badira, apurka-apurka lortutako gaitasuna galdu egiten da eta orduantxe sortuko dira komeriak (hizkuntza hori ulertu bai, baina ez dugu hitz egiteko erraztasunik izango…).
Barakaldo bezalako udalerri batean inguruneak ere ez du gehiegi laguntzen gure seme-alabek euskara ikas dezaten, ikastetxeko ikasgelatik kanpo oso gutxitan entzungo baitute euskara. Beraz, zer egin?
- Aprobetxatu udalerrian dauden aukera guztiak seme-alabek euskara erabil dezaten
- Lotu euskara jarduera / ekintza / proposamen ludikoekin (jolasak, eskolaz kanpoko ekintzak)
- Familian ere euskara erabiltzen bada, lotura afektiboagoa lortuko du haurrak
Hementxe duzu aukera bat seme-alabekin euskaraz jolasteko: DENOK EUSKARAZ – FAMILIA TAILERRAK
- Ostiral arratsaldeetan
- 17:30 – 19:00 (ordu eta erdi familian jolasteko)
- Clara Campoamor edo Gurutzeta kultur etxeetan
- Haurrek zein gurasoek parte-hartze aktiboa dute; beraz guztiek jakin behar dute euskara (asko zein gutxi)
Denok Euskaraz PROGRAMA (urtarrila – maiatza)