Badakizu non dagoen Tadjikistan? Ikusi al duzu inoiz horko irudirik? Entzun al duzu inoiz horko istoriorik? Ez, ezta? Lasai, datorren astean SASIBURU Barakaldoko euskaldunon elkarteak antolatu duen diaporamaren bitartez, aukera ezin hobea izango duzu:
- Tadjikistan bizikletaz – Diaporama
- Ekainak 1, osteguna
- 19:00etan
- Clara Campoamor zentro zibikoan
Pertsona?batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun haietako baten hitzak:
«Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minaz. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz.«
Oso-oso interesgarria!!