Barakaldokoa zara? Emakumea? 35 urtetik beherakoa? Langabezian zaude? Web orri eta gizarte sareen (Facebook, Twitter…) kudeaketaz eta dinamizazioaz badakizu?

Pertsona bat behar dugu gurekin lan egiteko euskararen web orri hau eta bere gizarte sareak dinamizatzen.

  • Aldi baterako kontratazioa
  • Barakaldoko Enplegu Planaren barruan sartua
  • Interesatuta egonez gero, kontsultatu baldintzak Lanbideren web orrian: http://bit.ly/2dbDLGV
  • Lanbideren erreferentzia kodea: 162016009596
  • Ostirala, urriak 21, azken eguna izen-emateko

Langabezian bazaude, ez galdu aukera!!

Talde-lanean arituko gara eta gurekin egingo dituzun hilabeteetan formazioa, lan-esperientzia eta zure kurrikulumerako erreferentzia ezin hobeak lortuko dituzu.

Guk, berriz, zugandik ikasiko dugu eta web orri eta gizarte sare erakargarriagoak lortuko ditugu!!