Barakaldoko Udalak HALA DZIPO euskal musika eskolaren laguntzaz, IZARAPEAN programa jarri du martxan:

  • HELBURUA: Familia giroan, euskararen erabilera sustatzea:
    • 4, 5 eta 6 urteko haurrei zuzenduta
    • Musika, kantak, jolasak, irudimena…
    • 2 saio (45’ – 50’ minutu) – hilean behin
      • Bi saioetarako emango da izena
      • Familia bakoitzak BEHIN bakarrik eman ahal izango du izena 
    • Euskaraz (gurasoek, gutxienez, euskara ulertzea beharrezkoa da)
    • Doan 
  • SAIOAK:
    • Urriak 29 eta azaroak 26, ostirala
    • NON: Hala Dzipo Musika Eskola (San Bizente)
    • Arratsaldeko 17:00etan
    • Plaza kopuru mugatua