2023-2024 ikasturtea hasita, Kilima Faktoria berriz ere martxan!

Musika, ipuinak, zinema… Familia giroan euskaraz gozatzeko aukera pilo bat, ostiralero eta doan!!

ESKAINTZEN DIREN TAILERRAK:

  • Dilin-Dalan: haur txikienekin kantuz eta doinu ederrez gozatzeko saio musikatua (1-2-3 urte)
  • Izarapean: euskal literatura eta musikarekin jolasteko saio interaktiboa (4-5-6 urte)
  • Faktoria txikia: irakurzaletasuna bultzatzeko eta literaturaz gozatzeko txokoa
  • Kilima zinema: balio pedagogiko handia duten euskarazko filmen txokoa

Gozatu euskaraz! Erraza, atsegina, hurbila eta dibertigarria da!!